Urtebetetzeak
Txispum Aretora etor zaitez zure urtebetetzea ospatzera. Primeran pasako duzu!
Txispum Aretoak urtebetetzeak ospatzeko hainbat modu eskaintzen ditu, familien beharretara egokitzeko eta txikientzako dibertimendu une bat ziurtatzeko.
Bi eta hamalau urte bitarteko urtebetetze jaiak ospatzen ditugu. Jarduerak adinera eta bertaratutakoen kopurura egokitzen ditugu. Bi urtetik lau urtera arte, taldeak joko librea eta espazioaren esplorazioa esperimentatzen ditu. Bost urtetik aurrera, gure begirale taldeak zuzentzen ditu urtebetetze jarduerak. Miriam Eider, Maria eta Irene arduratuko dira jarduerak taldearen beharretara egokitzeaz. Eskalada, gymkhanak, kanpoko eta barruko jarduerak, etab. Primeran pasatzeko behar den guztia.
Askariari dagokionez, Txispum ardura daiteke horretaz, askari aberatsa muntatzen baitugu tarta eta edaria barne. Baina nahiago baduzu, zure askaria ekar dezakezu eta Txispumen prestatu.
Gurasoak Txispumen geratu ahal izango dira ekitaldian zehar kafetegiko espazioaz gozatzen. Nahiz eta beti zure aukeran egon, ez da ezinbestekoa; izan ere, gure begiraleek dena emango dute, eta % 100 haurren dibertimenduan arituko dira, kezkatu beharrik gabe.
Urtebetetzeen iraupena 2 edo 3 ordukoa izaten da, antolatzailearen aukeran, eta urtebetetzea modu OSO BEREZIAN ospatzeko aukera ere badago: Pijama-festa!!!
Kontatuko dizuegu nolakoa den PIJAMEN FESTA!
7 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. Haur taldearekin batera gure begirale taldea dago. Jolasak, ekintzak, afaria, diskofesta eta azkenik filme bat ikusiko dute, Txispum lo eginez beraien lo-zakuarekin. Hurrengo goizean gure instalazioetan gosalduko dute eta goizeko hamaiketan zure seme edo alabaren bila etorri beharko duzu. Jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiago behar baduzu.
Jar zaitez gurekin kontaktuan urtebetetzea zure neurrira egiteko eta tarifak kontsultatzeko!






Urtebetetze-erreserbak
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Booked
Booked
Booked