Espazioa
Txispum – Jolas librerako gunea
Txispum Aretoak haur eta familien jolaserako kalitatezko espazioa eskaintzen du. Bertan, hori sortzeko, hainbat korronte metodologiko, haurren beharrak eta interesak hartu dira kontuan, etxeko txikienekin espazio batez gozatu nahi duten pertsona helduak alde batera utzi gabe.
Espazio zabal bat da, gune ezberdinekin, non jolasteko, esploratzeko, esperimentatzeko, sortzeko eta irudimenari hegan egiten uzteko hainbat arlotan, hala nola psikomotrizitatea, adierazpen artistikorako espazioa, eraikuntza-jolasak, trebetasun-jokoak eta futbolina, besteak beste. Kafetegi bat ere aurkituko duzu, familian edo familia lagunekin zerbait hartzeko.
Ezinbestekoa da pertsona heldu baten bertarapena haurraren jolas denboran. Pertsona helduak izango dira haurren arduradunak, eta egonaldian giro atsegina mantenduko dute. Ez da adingabeen ardura duen begiralerik egongo.
Txispum Aretoa asteartea, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea egongo da irekita, 16:00retatik 20:00etara. Itxiera egunei buruzko berri gehiago izateko, gure sare sozialetan jarrai gaitzakezu: Instagram – Txispum Aretoa.
Funtzionamendua azalduko dizugu:
Txispum irekitzen du
| Asteartea, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea 16:00retatik 20:00ak arte |
|---|
Tarifa haur bakoitzeko
| Asteartea eta osteguna | 2,50€/orduko |
|---|---|
| Ostiral, larunbat, igandeetan eta jaiegunak | 5€/orduko |
Txispum bonuek deskontua eskaintzen dute tarifaren gainean.
Txispum bonuak 40€ balio du haur bakoitzeko
| Asteartea eta osteguna | 2€/orduko |
|---|---|
| Ostiral, larunbat, igandeetan eta jaiegunak | 4€/orduko |
Abantaila ekonomikoaz gain, bonu horiek ez dute iraungitze datarik.
Kafetegiko edariak aparte ordainduko dira.
Gustura argituko ditugu zalantzak, bai aurrez aurre, bai edozein komunikazio-bidez (telefono, sare sozialak, posta…). Zerbitzu hau irailaren erdialdetik ekainaren erdialdera eskainiko da.
Zure zain gaude!