Sonia Villaverde

Sonia dut izena eta Txispum Aretoko Hatha Yoga irakaslea naiz.

Yoga praktikari ekin nion duela urte batzuk, nire gorputza lantzeko teknika berri bat probatzean soilik pentsatuz. Denborarekin konturatu naiz onura fisikoak lortzeaz gain, yogak une batez gelditzen laguntzen digula, geure buruarekin konektatu ahal izateko. Gure egunerokoan beharrezkoa dena.

Yoga etengabeko ikaskuntza da, eta, horregatik, praktikatzen jarraitzeaz gain, yoga teknikak esperimentatzeko eta ezagutzeko eta nire bizitzan aplikatu ahal izateko prestatzen jarraitzen dut.

Eta espero gabe, gaur egun gainerakoekin partekatu ditzaket klaseetan.

Zergatik Hata Yoga?

Gure bizitzako uneren batean, denok bilatzen dugu lasaitasuna eta erosotasun fisiko eta mentala. Horregatik, yogara jotzea aukera ona da beti.

Hata Yogan Asana lantzen dugu, gorputz-jarrera. Asanak praktikatuz, behar dugun gorputzaren egonkortasun hori lortzen dugu, blokeatuta ditugun energia-kanal guztiak ireki ahal izateko eta gure gorputza, arnasketa eta adimena esploratu ahal izateko.

Eta gorputzaren egonkortasun eta kontrol une honetan, burua kontrolatu eta lasaitu dezakegu, une askotan behar dugun bake mentaleko egoera hori lortzeko.

Hatha Yoga irakaslea

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies