Eskolak eta taldeak

Joko-esperientzia berezi batez gozatzera etorri nahi duzue?

Txispum Aretotik, ikastetxe taldeei espazio zabal bat eskaini nahi dizuegu, hainbat giro eta eremu ezberdinekin. Gure helburu nagusia haurrei espazio seguru bat eskaintzea da non jolastu, esploratu, esperimentatu, jakin-mina piztu, irudimena sortu eta hegan egiten utzi.

  • Psikomotrizitate-gunea
  • Adierazpen artistikorako espazioa
  • Eraikuntza-jolasak
  • Jolas sinbolikoaren gunea
  • Irakurketa-txokoa
  • Trebetasun-jolasak
  • Eskuz egindako zurazko jolas didaktikoak
  • Futbolina

Hori sortzeko, hainbat korronte metodologiko (diziplina positiboa, Montessori, Pickler, Waldorf, Neurozientzia, besteak beste) eta autore hartu ditugu kontuan, haurren behar eta interesez gain.

Zer egiten dute haurrek bizitzako lehen urteetan? Esperimentatu. Eta esperimentazioa ez al
da jolasteko modu bikaina? Haurtzaroan jolastuz ikasten dute. Haurrek ez dute jolasa
ikasketaz bereizten. (María Couso).

Txispumentzat, eta David Buenorentzat beste egile batzuen artean, jolasa da, Homo sapiens bezala, gauza berriak ikasteko eta gure ingurunearekin modu seguru eta kontrolatuan esperimentatzeko sena. Jolastea, esperientzietatik ikastearen sinonimoa da. Jolasa, jakingura primarioenetik sortutako ikasteko mekanismo naturala da. Egunero, edoizein huarrentzat jolasak nola mundua ulergarria, malgua eta zentzuz betea bihurtzen duen ikusten dugu. Jolasteak guztiari esanahia ematen dio.

Jolasa ikasteko bidea dela uste baduzue, txikienek tarte desberdina eta berezia pasatzea nahi baduzue, gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu ondorengo formularioaren bidez. Jaso eta ahal dugun bezain laster erantzuna emango dizuegu zuek hautatutako data erabilgarri dagoen zehaztuz eta, horrela izatekotan, bertarapena baieztatuz.

Izen-ematea

    Eskolaren edo erakundearen izena*

    Ikastetxea edo erakundea kokatuta dagoen herria edo hiria*

    Bertaratzeko eguna*

    Ordutegia

    Ikasturtea

    *(Gutxienez HH2)

    Haur kopurua

    Harremanetarako pertsonaren izena

    Harremanetarako pertsonaren helbide elektronikoa*

    Harremanetarako telefonoa*

    Eskola edo erakundearen datu fiskalak:

    Izen soziala*

    IFK*

    Helbidea*


    Oharrak

    Pribatatasun politika

    Hemen jasotako dautak ludotekari buruzko informazioa, erregistroa emateko eta orokorrean ludotekari buruzko informazioa bidaltzeko baino ez dira erabiliko.
    Datuen arduraduna: Chispum S.L.. Datuen biltegiratzea: 10Dencehispahard SLn gordetako datu-basea (Espainia). Eskubideak: informazioa mugatu, ezabatu eta berreskura dezake.

    Dokumentu honen bidez emandako datu guztiak babespekotasun zorrotzez erabiliak izango dira datu pertsonalen babeserako 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) araudiak dioen bezala. Dokumentu hau betetzerakoan, betetzaile partikularrak bere baimena ematen du bertan agertzen diren datuen tratamendurako. Datu hauek ez dira beste inori emango eta betetzailearen identifikazio zuzenerako, oinarrizko kudeaketa eta administrazio lanak burutu ahal izateko beharrezkoak direnak izanik.

    Baldintzak

    Formulario hau betetzean, bertan ezartzen diren baldintzak onartzen ditut.

    • Irakasleek taldearen ardura izango dute egonaldian.

    • Irakasleek, une oro, jolasaz gozatu ahal izango dute haurrekin batera.

    • Txispum taldeko pertsona bat egongo da laguntza emateko eta sor daitekeen edozein zalantza edo galdera argitzeko.

    • Ezarritako ordutegia errespetatzea ezinbestekoa da Txispumeko funtzionamendurako.

    • Egonaldian, behar izanez gero, hamaiketakoa egin ahal izango da horretarako prestatutako gunean.

    Informazia zabaltzeko eta hau guztia zer den, nola egin dezakegun, zein egun libre geratzen zaizkigun edo sortzen zaizuen edozein zalantza edo galdera argitzeko irrikitan gaude.

    Zuen zain gaude, besoak zabalik eta jolas pilarekin!

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

    Aviso de cookies