Virginia Ortega

Jada 10 urte pasa dira Virginia Ortegak bere lehenengo Yoga klasea jaso zuenetik. Gorputza lantzeko asmo bakarrarekin abiatu zen bertara, baina inoiz ez ohartutako behar psikologiko eta fisiko garrantzitsuagoekin topatu zen.

Yogan onura terapeutikoak emango zizkion baliabide sinestezinak aurkitu zituen, bere egonkortasunean erabiltzeko aproposak.

Bi urte beranduago irakasle bezala formakuntza jasotzen hasi zen bere praktikan sakontzeko eta lasaitasuna eta egonkortasuna eskuratzeko bai bere bizitzan, bai bere familiarenean. Formakuntza bukatu bezain laster Yoga eskola batek lehen saioak ematea eta ikasitakoa partekatzea eskatu zion.

Ordutik ikertzen eta sakontzen dihardu mundu zoragarri honetan ikasle eta irakasle gisa.

Teknika ezberdinek (pranayama, mantrak, meditazioa…) eta praktika ezberdinek (Hatha, Vinyasa, Ashtanga, Yoga NIdra, Pilates…)eman diotena jasoz, Vinyasa flow edo Hatha praktika eskaintzen du gaur egun. Beti ere praktikan behar duen edo taldeak behar duen erritmoa errespetatuz.

Biodeskodeketa ikasketak hasi zituen duela bi urte eta haietaz baliatzen da saioetan ere.

Bizitza osorako bide bat ezagutarazi dio Yogak. Presente egoten laguntzen dio, behar ez duen guztiaz askatzeko, bere bizitzari hornitzen eta osatzen dion guztiari atea irekiz.

 

Vinyasa Yoga irakaslea

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies