Urtebetetzeak
Txispumen urtebetetzeak antolatzen ditugu, haurrek jolasa eta espazioa goza ditzaten, eta familiek ospakizuna lasaitasunez bizi ahal izan dezaten.
Adinaren eta ospakizun motaren arabera urtebetetze aukera desberdinak eskaintzen ditugu, beti ere ingurune zaindu, seguru eta egokitu batean.
2 eta 4 urte bitarteko haurrentzako urtebetetzeak
Lehen adinetara egokitutako ospakizun xumeak, jolas libreaz eta giro lasai batez gozatzeko pentsatuak.
Nolakoak dira urtebetetze hauek?
- 2 eta 4 urte bitarteko haurrei egokitutako Txispumeko espazioaren erabilera.
- Jolas librea, haur bakoitzaren erritmoak errespetatuz.
- Familia giroko ospakizun hurbil eta atseginak.
- Modalitate honetan ez dago Txispumeko begiralerik urtebetetzea dinamizatzen. Heldu laguntzaileek haurren zaintza eta gainbegiratzea beren gain hartzen dute ospakizun osoan zehar.
- Helduentzako gune esklusibo bat egongo da Txispumeko kafetegian lasai egoteko, ospakizuna bistatik galdu gabe.
- Askaria Txispumeko taldeak prestatu dezake, edo familiak berak ekarri.
5 urtetik gorako haurrentzako urtebetetzeak
Urtebetetze dinamiko eta dibertigarriak, Txispumeko begirale taldeak antolatu eta dinamizatuak.
Zer barne hartzen du modalitate honek?
- Taldearen adinera egokitutako jarduera gidatuak.
- Taldean gozatzeko pentsatutako jolasak eta dinamikak.
- Ospakizun osoan zehar Txispumeko taldearen laguntza eta jarraipena.
- Helduak: Txispumeko kafetegian lasai gera daitezke, edo denbora hori aprobetxatu, eta urtebetetzea amaitzean bueltatu.
- Txispumeko taldea ospakizun osoaz arduratzen da, familiek ezertaz kezkatu behar izan ez dezaten.
Askaria Txispumek prestatua izan daiteke, edo familiak ekarria.
Txispumeko espazioaren erreserba familiek antolatutako urtebetetze eta ekitaldietarako
(Modalitate berria)
Txispumeko espazioa erreserbatzeko aukera eskaintzen dugu, familiek beren urtebetetzea nahi duten moduan antola dezaten.
Aukera honen ezaugarriak
Astelehenetik ostegunera erabilgarri.
Familiek honen ardura hartzen dute:
- Urtebetetzearen antolaketa.
- Askaria.
- Haurren zaintza eta gainbegiratzea.
Ospakizun osoan zehar Txispumeko arduradun bat egongo da, orientatzeko, laguntzeko eta zalantzak argitzeko.
Modalitate honetarako, prezioak eta erabilgarritasuna zuzenean Txispumekin kontsultatu.
Prezioak
Prezioak
Prezioak
Prezioak
Prezioak
Prezioak
| 2 – 4 urte | Astelehenetik ostegunera | Ostiraletik igandera |
|---|---|---|
| 2 ordu askariarekin | 12€/haur | 16€/haur |
| 2 ordu askariarekin | 10€/haur | 14€/haur |
| 5 urtetik aurrera | 2 ordu | 3 ordu |
|---|---|---|
| Askariarekin | 18€/haur | 20€/haur |
| Askaria gabe | 16€/haur | 18€/haur |
Txispumek prestatzen duen askariak honako hauek barne hartzen ditu: indioilar ogitartekoa, txokolatezko opiltxoa, gusanito sorta, gominolak, zukuak eta freskagarriak, eta urtebetetze-tarta.
Bete inprimaki hau Txispumen urtebetetze bat eskatzeko.
Inprimakia bidaltzeak ez du esan nahi erreserba behin betikoa denik.
Zurekin harremanetan jarriko gara baieztapena egiteko.