Asteazkenak eta vacances
2025-2026 ikasturterako izen emateak irekita!
Kontziliaziorako bizitza errazagoa!
Txispum gurasoentzat nolako garrantzia duen bizitza profesionala eta familiarraren uztarketa ulertzen dugu. Horregatik, Frantziako eskolako egutegira egokituta dagoen ludoteka zerbitzua eskaintzen dugu, Frantzian eskolatuta dauden haurrentzako.
Noiz?
-
Asteazkenetan
-
Frantziako oporraldietan: Toussaint, Noël, Hiver eta Printemps.
Ordutegiak
-
Sarrera orokorra: 8:30–9:00 bitartean
-
Irteera: 13:15 edo 16:00etan
-
16:00etan gelditzen den haurrek etxetik ekarritako bazkaria eramatea beharko dute.
-
-
Goizeko harrera zerbitzua: 7:00–8:30, 7 € eguneko eta haur bakoitzeko gehigarriarekin.
Nori zuzenduta?
2013 eta 2021 artean (biak barne) jaiotako haurrentzat, bi taldetan antolatuta:
-
Txikis: 2021–2018 artean jaiotakoak
-
Riders: 2017–2013 artean jaiotakoak
Zer da egiten duguna?
Adin talderen araberako jarduera anitz eta dibertigarriak eskaintzen ditugu:
-
Jolasak natura eta hondartzan.
-
Kirol egunak.
-
Hirigune historikora irteerak.
-
Musika eta zientzia esperimentuak.
-
Jolas librea Txispumen.
-
Eskulanak, gimkana, altxor bilaketak.
Gure ikuspegia
Txispumen haurra beti erdigunean egon behar dela uste dugu. Horregatik, haien behar, gustu eta garapen aldia kontuan hartzen ditugu. Errespetuz, arreta eta maitasunez laguntzen ditugu, beren erritmoan aztertzeko, deskubritzeko eta hazteko lekua emanez, betiere jolasa motor nagusi gisa hartuta.
Informazio garrantzitsua
Izen emateak, aldaketak edo ezeztapenak.
Alta, aldaketa edo ezeztapen guztiak egiteko, idatzi mesedez helbide honetara: izenemateak@txispumaretoa.com
Asteazkenetako ohiko bertarapena edo noizean behingoa.
-
Noizean behingo bertarapena aukeratzen baduzu, behin formularioa betetzea nahikoa da. Beste asteazken bat gehitu nahi baduzu, email bat bidali bertaratuko den egunak zehaztuz.
-
Asteazkenetan normalki etorriko dela adierazten baduzu, formularioa behin betetzearekin ere nahikoa da. Egunen batean etorriko ez bada, email bidez jakinarazi mesedez.
Garrantzitsua: Ez da WhatsApp bidez aldaketarik kudeatuko. WhatsApp-eko mezuak bakarrik jardueren informaziorako erabiliko dira. Bertarapenari buruzko jakinarazpenak beti email bidez egin.
Oporraldietako bertarapena (Vacances).
Oporretako jardueretarako, ez da formularioa berriro bete beharko. Email bat bidali bertaratuko den egunak zehaztuz.
Beherapenak
2. anai edo/eta arrebek 10 %ko deskontua edukiko dute.
Ordutegiak errespetatu
Sarrera eta irteera ordutegiak errespetatzea eskatzen diegu, denas ondo funtziona dezan eta haur bakoitzar behar duen arreta egokia eskaintzeko.
Ordainketa
Ordainketa hilabete amaieran, helbideratzea bidez egingo da. Soilik haurrak parte hartu duen egunak kobratuko dira.
Leku baieztapena
Formularioaren jaso ondoren, email bidez lekua baieztatuko dizugu.
Prezioak
| Asteazkena/Aparteko eguna | 13.15 | 16.00 |
| 1 día | 21€ | 26€ |
| Vacances | 13.15 | 16.00 |
| Egun 1 | 21€ | 26€ |
| 2 egun | 42€ | 52€ |
| 3 egun | 63€ | 78€ |
| 4 egun | 84€ | 104€ |
| 5 egun | 105€ | 130€ |
| 6 egun | 120€ | 150€ |
| 7 egun | 133€ | 168€ |
| 8 egun | 144€ | 184€ |
| 9 egun | 153€ | 198€ |
| 10 egun | 160€ | 210€ |