Robotika eta teknologia
Eskolaz kanpoko jarduera berria Txispum Aretoan!
Robotika eta teknologia – 2025-2026 ikasturtea
Ikasturte honetan eskolaz kanpoko ekintza oso berezi bat daukgu txikientzat!
GAURKOTEKen eskutik Robotika eta Teknologia jarduera berria ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jarduera hau neska-mutilek makinek eta gailuek nola funtzionatzen duten ulertzen hasteko pentsatuta dago, etorkizunean egunerokotasunean izango baitituzte.
Metodologia dibertigarri eta praktiko baten bidez, hainbat proiektutan lan egingo dute, eta oso gaitasun baliotsuak garatuko dituzte, hala nola:
- Pentsamendu logiko eta konputazionala.
- Sormena eta arazoen konponbidea.
- Talde-lana eta ideien adierazpena.
Hori guztia STEAM ikuspegiarekin (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) eta honako jarduerekin:
- Robotika.
- Bideojokoen sorrera.
- Programazioa.
- 3D modelaketa.
- Diseinu grafikoa eta bideo-edizioa.
- Eta askoz gehiago!
Nola funtzionatzen du?
- Ikasturtea bost proiektutan antolatuta dago, bakoitzak sei saio duelarik.
- Familiek online jarraipena egin ahal izango duzue etxetik, plataformaren bidez.
- Gainera, lauhilabeteko txosten bat jasoko duzue ikasleen garapenarekin.
Zer material behar dute?
GaurkoTek-ek jarriko du material tekniko guztia (ordenagailuak, robotak, elektronika, eta abar). Ikasleek honako hau ekarri beharko dute:
- Proiektuak gordetzeko USB bat.
- Koadernoa eta boligrafo bat, ez da derrigorrezkoa baina bai gomendagarria.
Ordutegiak
Astelehenetan, bi txanda hauen artean aukeratu ahal izango duzue:
- 17:00 – 18:00 (LH1 – LH2 – LH3)
- 18:00 – 19:00 (LH4 – LH5 – LH6)
Prezioa
- 50€ hilean
Lehenengo saioa doan!
Zatoz probatzera konpromezurik gabe eta ezagutu Robotika ikas dezakezun guztia.