Eskolak eta taldeak

Jolaserako esperientzia desberdin bat bizitzera etorri nahi duzue?

Txispum Aretoan ikastetxe eta taldeei gure espazioa erabiltzeko aukera eskaintzen diegu, jolas
askearen eta esplorazioaren bidezko esperientzia aberasgarri bat bizitzeko.
Gure helburua haurrei espazio seguru, zabal eta zaindu bat eskaintzea da, jolastu, esploratu,
esperimentatu, sortu eta irudimena askatasunez garatzeko.

 

Zer aurkituko duzue espazioan?

Haurren interes eta erritmoei egokitutako jolas-ingurune desberdinak:

  • Psikomotrizitate gunea
  • Adierazpen artistikorako gunea
  • Eraikuntza-jolasak
  • Jolas sinbolikorako espazioa
  • Irakurketa txokoa
  • Trebetasun-jolasak
  • Egurrezko jolas artisauak
  • Futbolina

…eta askoz gehiago

 

Nolakoa da taldeko bisita bat?

Txispumen egindako bisita bat kalitatezko jolas-denbora da:

  • Harrera laburra eta espazioko oinarrizko arauen azalpena.
  • Jolas askea gune desberdinetan, haur bakoitzaren interesen arabera.
  • Laguntza eta begirada errespetuzkoa: autonomia, esplorazioa eta sozializazioa sustatuz.

 

Zein adinetarako?

Esperientzia Haur Hezkuntzarako pentsatuta dago, bereziki 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, baina taldeen beharretara egokitzen gara.

 

Ordutegiak eta prezioak

10:00 – 12:00 → 8,00 € + BEZa*

*Beste ordutegiren bat behar izanez gero, galdetu.

 

Bisitaren baldintzak

  • Irakaslegoa izango da taldearen arduraduna bisitan zehar.
  • Irakasleek jolasean parte hartu ahal izango dute haurrarekin batera.
  • Txispumeko pertsona bat egongo da laguntza eta orientazioa eskaintzeko.

 

Erreserba / Bisita-eskaera

Bisita antolatzeko, bete izen-emate inprimakia eta gurekin harremanetan jarriko gara.

Helbidea: C/ Gabarrari, 5 – Hondarribia
Emaila: info@txispumaretoa.com
Telefonoa: 621 21 60 34636 99 46 88

Izen-ematea

    Ikastetxearen datuak

    Ikastetxearen edo erakundearen izena

    Herria edo hiria

    Etapa / maila

    Taldearen datuak

    Haur kopurua

    Laguntzaile helduen kopurua

    Bisitaren datuak

    Bisitarako lehentasunezko data

    Bigarren data aukera

    Aukeratutako ordutegia

    Harremanetarako pertsona

    Harremanetarako pertsonaren izena

    Harremanetarako emaila

    Harremanetarako telefonoa

    Taldearen beharrak edo oharrak

    (Alergiak, kontuan hartu beharreko beharrak, taldearen erritmoa, etab.)

    Política de privacidad

    Hemen jasotako dautak ludotekari buruzko informazioa, erregistroa emateko eta orokorrean ludotekari buruzko informazioa bidaltzeko baino ez dira erabiliko.Datuen arduraduna: Chispum S.L.. Datuen biltegiratzea: 10Dencehispahard SLn gordetako datu-basea (Espainia). Eskubideak: informazioa mugatu, ezabatu eta berreskura dezake.

    Dokumentu honen bidez emandako datu guztiak babespekotasun zorrotzez erabiliak izango dira datu pertsonalen babeserako 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) araudiak dioen bezala. Dokumentu hau betetzerakoan, betetzaile partikularrak bere baimena ematen du bertan agertzen diren datuen tratamendurako. Datu hauek ez dira beste inori emango eta betetzailearen identifikazio zuzenerako, oinarrizko kudeaketa eta administrazio lanak burutu ahal izateko beharrezkoak direnak izanik.

    Zuen zain gaude, besoak zabalik eta jolas pilarekin!

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

    Aviso de cookies