Gabonetako ludoteka
Lan eta familia bizitza kontziliatu ahal izateko urtero bezela, Txispum Aretoak ludoteka zerbitzua eskaintzen du.
Urtero bezela, haurrentzako ekintza ezberdinak antolatuta izango ditugu. Nahiz eta murrizketak desagertu diren, pandemiak gurekin jarraitzen du. Hori dela eta, ahal den einean, ekintzak aire librean egingo dira Txispum Aretoaz baliatuz behar izanez gero.
Sarrera, goizeko 8.30etan izango da, 7.00etatik aurrera sartzeko aukera izanik gehigarria ordainduz, eta bi irteera ordutegi egongo dira. Ordu 13.15etan eta 16.00retan, azken hau hautatzekotan bazkaria etxetik ekarri beharko dute. Ludoteka zerbitzua abenduak 20, 21, 22, 23, 27, 28, 29, eta 30 eta urtarrilak 3, 4 eta 5 egunetan egongo da.
Prezioak
13.15 | 16.00 | |
---|---|---|
Egun bakarra | 21€ | 26€ |
2 egun | 42€ | 52€ |
3 egun | 60€ | 75€ |
4 egun | 80€ | 100€ |
5 egun | 95€ | 120€ |
6 egun | 114€ | 144€ |
7 egun | 126€ | 161€ |
8 egun | 144€ | 184€ |
9 egun | 153€ | 198€ |
10 egun | 170€ | 220€ |
11 egun | 187€ | 242€ |
Udako ludotekan ezarritako jarraibideak mantenduko dira kutsadurak saihesteko. Gure protokoloa zein den jakin nahi baduzu gurekin kontaktuan jar zaitez eta informatuko zaitugu.


