Familian Goxo
Familian goxo programak 0-3 urte bitarteko haurren eta beraien gurasoen ongizatea sustatzen du.
Programa honetako saioek lehen haurtzaroari buruzko aholkularitza osagai bat izango dute, haurraren garapen motorrari, premiei eta oinarrizko zainketei dagokienez (loa, elikadura, kontaktua), bai eta laguntza emozionalerako prestakuntza bat ere, eguneroko egoerei erantzuteko tresna praktikoekin, errespetuzko eta emoziozko laguntza-esparru batetik.
Proposamen berritzailea da, eta bi funtzio betetzen ditu: batetik, zaintzak genero-ikuspegitik ikusaraztea eta sustatzea, eta, bestetik, figura paternanteak gaitzea eta ahalduntzea.

Zainketak ikusaraztea eta sustatzea.
Familia askok eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzen dute seme-alaben bizitzako lehen hilabeteak edo lehen urteak zaintzeko. Eta, egia esan, hazteko lana ikusezin bihurtzen da sozialki, bakarti eta, ondorioz, estresagarri, lehen haurtzaroko haurrentzat eta haien familientzat espazio publiko atseginik eta segururik ez dagoelako.
Errealitate horrek ez die laguntzen familiei hazteko hain lan neketsuan.
Hori dela eta, gune hau sortzeak espazio fisiko bat eskaintzen die familiei, haurren eta gurasoen beharretara egokitua, non sozializatu eta espazioa partekatu ahal izango den beste familia batzuekin sarearen sorrera erraztuz. Hazkuntzari buruzko gaietan lagundu eta aholkuak emango dituen pertsona batekin batera egongo dira, hazkuntza komunitarioagoa lortzeko eta, azken batean, seme-alaben hazkuntzaz gozatzeko.
Era berean, espazio horrek hazkuntza sustatzen du, generoaren eta berdintasunaren ikuspegitik. Bertan, zaintza lanetan gurasoek zein amek aktiboki parte hartzea bultzatzen da, eta parte-hartze horren bidez, zaintzak emakumearen gain uztearen eta aitaren funtzioa hornitzearen diskurtso hegemonikoa deseraikitzen da.
Saioen taldekatzea eta ezaugarriak:
Zerbitzuaren hartzaileak 0-3 urte bitarteko haurren gurasoak dira. Bizi-etapa bakoitzean dauden garapen-ezaugarriengatik, honako multzo hauek egitea proposatzen da:
- 0-9 hilabete (esterogestazioa)
- 9- 18 hilabete (banantzea)
- 18-24 hilabete (niaren esplorazioa eta eraikuntza)
- 24-36 hilabete (niaren esplorazioa eta eraikuntza)
Noiz izango dira Familian goxo tailerrak?
DATAK | ORDUTEGIA | ADIN TALDEA | JOLAS PROPOSAMENA |
GURASOENTZAKO TRIBUKO GAIA |
---|---|---|---|---|
Apirilak 1 larunbata | ||||
11:30etatik 13:00etara | Jaio berritik lehenengo pausoak arte |
Plastilina naturala | Autonomia erraztu | |
Apirilak 2 igandea | 10:00tatik 11:30etara | Ibiltariak 36 hilabeteetara |
Plastilina naturala | Autonomia erraztu |
Maiatzak 7 igandea | 09:30etatik 11:00etara | Jaio berritik hilabeteetatik lehenengo pausoak arte. |
Mugimendu autonomoa | Autozaintza: zaintzeko gakoa. |
11:30tatik 13:00etara | Ibiltariak 36 hilabeteetara |
Mugimendu autonomoa | Autozaintza: zaintzeko gakoa. | |
Ekainak 11 larunbata | 09:30etatik 11:00etara | Jaio berritik lehenengo pausoak arte |
Mugimendu autonomoa | Akonpainamendu emozionalerako oinarriak |
11:30tatik 13:00etara | Ibiltariak 36 hilabeteetara |
Mugimendu autonomoa | Autozaintza: zaintzeko gakoa. |
Zenbat balio du Familian Goxo tailerrak?
AUKERAK | SAIO BAKOITZEKO |
---|---|
Heldu bat eta haur bat | 25€ |
Heldu bat eta bi haur | 25€ |
Bi heldu eta haur bat | 30€ |
Bi heldu eta bi haur | 30€ |
Izen ematea otsailaren 25-26 astebururako. Tailer hauen hedapen hizkuntza euskara izango da.