Alix Jiménez

Alix Caracasen jaio zen 1974. urtean. Administrazio, Marketing eta Publizitatean hasi zuen bere formakuntza elikadura esparruan profesional gisa garatzen 18 urtez Polar enpresan.

1997an alor humanistikoan sartu zen talde dinamikan formatuz aditu gisa. Bost urte geroago osasun fisiko eta mentalarekin konektatzeko asmoz kirol jarduerekin hasi zen, mendi-ibiltaritza eta maratoiak, eta gero Yoga, Pilates eta meditazio munduan murgildu zen, bere jarrera-higienea, kontzentrazioa, arnasketa kontzientea eta emozioen kudeaketan jakin-min asetuz. Aldi berean ongizate teknika tailerrak garatu zituen irabazi-asmorik gabeko hitzaldiak emanez. 2013. urtean @respiraymedita proiektua sortu zuen (instagram eta twitter) non bere bizipen pertsonalak partekatzen dituen.

Azkeneko 14 urteak giza-prozesuen inguruko formakuntzan eman ditu. 2014. urtean Yoga Integrala, Lurreko Oinarrizko Pilatesa eta Pilates aurreratuko irakasle bihurtu zen.

Venezuela eta Miami artean bizi ondoren, orain, Euskal Herrian etxez-etxeko klase pribatuak ematen ditu eta respira&medita in company tailerrak egiten ditu. Bake-egile pertsona bezela, kontzientzia indibidualaren egoera lantzen du gizataldean eragina suertatzeko. 

Pilates eta meditazioaz gain, prana sendagarria ere lantzen du. Hau, Master Chao Kok Suik garatutako hainbat zientzia espiritualen ikasketetan oinarritutako teknika sendagarria da. Zientzia hauek, prana (energia edo bizi-indarra -chi-) kontaktu fisikorik gabe erabiltzen dute energi prozesuak orekatu, bateratu eta eraldatzeko.

Bestela esanda, 11 chakra nagusietan bildutako terapia alternatiba bat da gorputz energetikoaren funtzionamendua orekatzen laguntzen duena. Guztia hau, min fisiko eta psikologikoen manifestazio irekiei aurre egiteko.

Saioen helburua:

  •  Gorputz fisikoan agertutako mina entzutea.
  • Aztertu Jatorri psikologikoaulertzeko.
  •  Gune energetikoak garbitzea eta bateratzea.
  •  Prozesu sendagarriarentzako protokolo egokia ezarri.

* Terapia alternatiboetarako hitzordua beharrezkoa da.

Yoga integrala, meditazioa eta lur pilates irakaslea

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies