Udako Ludoteka

ludotekUdako ludoteka Txispum Aretoan

Aurten txikientzako p19entstatutako ekintzez jositako uda proposatzen dizuegu.

Hondartza, esperimentu zientifikoak, jokuak naturan, irteerak, piszina, eskalada, musika, joku librea Txispum-en, eskulanak, ginkanak, altxorraren bila…

Zentzu honetan, Txispumeko begiraleen taldea, denbora libreko hezitzaileak izateaz gain, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako formakuntza dute, esperinetzia ugari dutelarik heziketa formalean nahiz informalean, bai hemen baita atzerrian ere.

Ordutegi zabala eta malgua.

Sarrera goizeko 8:30etatik 9:00ak bitarte izango da, irteera aldiz, 13:15etan edo 16:00etan. (16:00retan izatekotan, bazkaria etxetik ekarri beharko dute).

Txispum-eko ludoteka 2008 -2016 urte bitarteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago.

Bizitzen ari garen egoera dela eta, izena ematen duten guztiei ludoteka hasi baino lehen bidaliko diegun COVID19aren aurkako protokoloa prestatu dugu . Zure seme edo alabaren izena eman baino lehen protokolo horren berri izan nahi baduzu jar zaitez gurekin kontaktuan eta informatuko zaitugu.

 

Txandak

Txandak Datak
BEREZIA 1
Ekainak 8-12
BEREZIA 2
Ekainak 15-19
1
Ekainak 22-26
2
Ekainak 29 – Uztailak 3
3
Uztailak 6-10
4
Uztailak 13-17
5
Uztailak 20-24
6
Uztailak 27-30 (4 egun)
7
Abuztuak 3-7
8
Abuztuak 10-14
9
Abutzuak 17-21
10
Abuztuak 24-28
11
Abuztuak 31- Irailak 4

*Anai-arrebek %10eko deskontua edukiko dute.

 

Apuntatzeko jarrabideak:

  1. Izen-emate orria deskargatu, orria bete eta info@txispumaretoa.com helbidera bidali.
  2. Udako lukotekan tokia duzuela adierazi ondoren, ordainketa burutuko da, beti ere, kontzeptu bezala, haurraren izena jarriaz.
Ludoteca de verano en Txispum
Ludoteca de verano
Ludoteca de verano
Ludoteca de verano

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies