Txispum riders

Aurten…udaz goza ezazu gurpil gainean!

Txispum Aretoan lan eta familia bizitza kontziliatzeko konponbideak eskaintzen ditugu. Honela, haurrek oporra paregabeak igaro ditzakete gure espazioan. Anima zaitez!

Aurten, ohiko udalekuetaz aparte, aukera ezberdin bat proposatzen dizuegu: Txispum Riders. 2008 eta 2012 bitarte jaiotako haurrek irristaketa kirol ekintzak egingo dituzte: SUP, txirrinda, surfskate, gymkhana rider…eta egunero ingeles dinamika bat.

Sarrera ordua 8.30-9.00ak bitarte izango da, eta ateratzeko ordua 13.15etan edo 16.00retan (bazkaria etxetik ekarri beharko dute). Bizitzen ari garen egoera dela eta, Txispum Riders ludotekari ekainaren 8an emango zaio hasiera kontziliazioa errazteko, txandak astebetekoak izango dira, azkena uztaileko 27tik 30era astea izanik. Era berean, izena ematen duten guztiei, ludoteka hasi baino lehen bidaliko diegun COVID19aren aurkako protokoloa prestatu dugu. Zure seme edo alabaren izena eman baino lehen protokolo horren berri izan nahi baduzu jar zaitez gurekin kontaktuan eta informatuko zaitugu.

 

Nola eman dezaket izena?

Izen-emate orria jaitsi hemen eta emailez bidali ezazu edo Txispum Aretoan bertan entregatu.

Lekua email bidez konfirmatuko dizuegu eta hautatutako ordainketa moduaz kobroa egingo da.

Ludoteca de verano
Ludoteca de verano en Txispum
Ludoteca de verano
Ludoteca de verano
Ludoteca de verano

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies