Yoga Helduentzat

Rocódromo de Txispum! aretoa

Yoga Helduentzat

Jada 10 urte pasa dira Virginia Orteak bere lehenengo Yoga klasea jaso zuenetik. Gorputza lantzeko asmo bakarrarekin abiatu zen bertara, baina inoiz ez ohartutako behar psikologiko eta fisiko garrantzitsuagoekin topatu zen.

Yogan onura terapeutikoak emango zizkion baliabide sinestezinak aurkitu zituen, bere egonkortasunean erabiltzeko aproposak. 

Bi urte beranduago irakasle bezala formakuntza jasotzen hasi zen bere praktikan sakontzeko eta lasaitasuna eta egonkortasuna eskuratzeko bai bere bizitzan, bai bere familiarenean. Formakuntza bukatu bezain laster Yoga eskola batek lehen saioak ematea eta ikasitakoa partekatzea eskatu zion. 

Descargar el formulario de inscripción

 Ordutik ikertzen eta sakontzen dihardu mundu zoragarri honetan ikasle eta irakasle gisa.

Teknika ezberdinek (pranayama, mantrak, meditazioa…) eta praktika ezberdinek (Hatha, Vinyasa, Ashtanga, Yoga NIdra, Pilates…)eman diotena jasoz, Vinyasa flow edo Hatha praktika eskaintzen du gaur egun. Beti ere praktikan behar duen edo taldeak behar duen erritmoa errespetatuz.

Biodeskodeketa ikasketak hasi zituen duela bi urte eta haietaz baliatzen da saioetan ere. 

Bizitza osorako bide bat ezagutarazi dio Yogak. Presente egoten laguntzen dio, behar ez duen guztiaz askatzeko, bere bizitzari hornitzen eta osatzen dion guztiari atea irekiz.

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna
9:30-11:00 9:30-11:00
20:00-21:30 20:00-21:30 20:00-21:30 20:00-21:30

Hizkuntza: Gaztelera

klase 1 astean 40€ hilabetean
2 klase astean 60€ hilabetean
hiru klase astean 75€ hilabetean

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies