Marrazki eta kolorea

Rocódromo de Txispum! aretoa
Rocódromo de Txispum! aretoa

Marrazki eta kolorea

Sormena, adierazpena eta marrazkia bateratzen diren saio dinamikoak dira. Errespetua eta tolerantzia bezalako funtsezko balioak lantzen dira. Aretoan eta leku irekietan lantzen dira parkeak, merkatal guneak eta arte-galeriak bisitatuz.

Gehienezko parte-hartzaileak:

Haur edo/eta gazteak: 10

Helduak: 12

  • Hizkuntza: Gaztelera.
  • Irakaslea: Juncal Alfonso.

Juncal Alfonso, Arte Ederretan lizentziaduna, irakasle gisa eskarmentu handiko artista plastikoa da. 2012tik 2018ra arte Irungo Pintura eta Marrazki Udal Akademia kudeatu eta koordinatu ditu bertan irakasteaz gain. Bere lanak erakusten ditu Otzazki arte-galerian (Hondarribia). “Garabateando”-ren sustatzailea, Otzazkirekin batera marrazkia aire zabalean bultzatzen du bidai koadernoa erabiliz Hondarribian hilean behin.

Proyecto Hibridación de Orbitales 2017ko koordinaketan, ekoizpenean eta errazketan parte hartu du,  Arte garaikide proiektua, non elkarri eragiten dioten diziplina ezberdinak (hiri-artea, ikus-entzunezkoak, soinudun-artea…). Arte Kontemporanea azokan (Irun, 2016) hautatutako artista, eta Adour Bidasoa nazioarteko lehiaketan epaimahaia zenbait edizioetan.

Metodologia

Marrazki eta kolorea, parte-hartzaileen adina eta beharren arabera egokitzen diren saio dinamikoak dira. Pertsona bakoitzaren gaitasunekin bat datorren praktikak dira eta arreta banan-banakakoa zein taldekoa da. Talde lanak egiten dira (muralak, partekaketak, talde ateraldiak…) aire zabalean margotzen da gure hurbileko ingurunea eta jendea ezagutuz (Otzazki arte-galeria, liburutegia, museoak, Hondarribiko dendak. etab.) eta Arte Historian zehar bere aztarnak utzi dituzten artistei buruz hitz egiten da.

Onurak

  • Sormena, adierazpena  eta sentsibilitatea sustatzea.
  • Komunkazioa garatzea: hainbat pentsamendu, sentimendu eta jakin-minak modu ezberdinean adieraz daitezke.
  • Kontzentrazioa lantzen eta barneratzen du.
  • Motrizitate-fina lantzen du.

 

    Descargar el formulario de inscripción
    Osteguna Marrazki eta kolorea
    11:00-13:00              Helduak
    16:45-18:15 Haurrak (6 urtetik aurrera)
    18:15-19:45 Haurrak (6 urtetik aurrera)
    Astean behin 45€/hilabetean

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

    Aviso de cookies